Miren eta Agurtzane trikitilariek saioa eskainiko dute igandean Aristerrazun

Karkara

18:30ean abiatuko dute erromeria trikitilari gazteek.

Andatzako Erromeria Elkarteak antolatuta, igandean erromeria izango da Aristerrazun. Asteburu honetan Miren eta Agurtzane trikitilariak igoko dira oholtza gainera, bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest.

18:30ean hasiko da saioa, eta 21:30ak ingurura arte eskusoinu txikiaren eta panderoaren doinuek hartuko dute Aristerrazu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide