Eneko Balerdi dantzaria Max saria jasotzeko hautagaietako bat da

Karkara

Eneko Balerdi hautagai den dantza interpretazioaren modalitatean epaimahaiak erabakiko du nor izango den sariduna.

Eneko Balerdi aiarra Arte Eszenikoen Max sarietako XXII. edizioko dantza interpretazioaren modalitatean saria jasotzeko hautagaietako bat da, Txapeldun ikuskizunean egindako lanagatik

Pasa den astean argitaratutako albistean jakinarazi genuen Balerdiren hautagaitza internet bidez bozkatu zezaketela herritarrek. Dena dela, argitu behar dugu, Eneko Balerdi hautagai den dantza interpretazioaren modalitatean epaimahaiak erabakiko duela nor izango den sariduna.

Maiatzean sari banaketa 
Maiatzaren 20an Valladolid hiriko Calderon antzokian egingo dute sari banaketa ekitaldia. Denera, 19 modalitatetan egindako lana aitortuko dute Max sarietan.

  

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide