Lagun bat zauritu da Aian auto istripu batean

Karkara 2019ko urt. 30a, 13:20

Orio gaina baino lehen gertatu da istripua, N-634 errepidean, Zarautzerako norabidean. Artxiboko argazkia.

12:05ean gertatu da ezbeharra, N-634 errepideko 15. kilometroan, Zarautzerako norabidean.

12:05etan auto istripua izan da Aian, N-634 errepideko 15. kilometroan, Zarautzerako norabidean. Auto bat bidetik atera da, eta pertsona bat zauritu da. Une honetan, anbulantzia bat eta garabi bat daude ezbeharra gertatu den lekuan, eta momentuz, erreia itxita dago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide