Aiako Ardi Jokoa Landaola Sarietarako hautagaia da

Karkara 2019ko urt. 22a, 14:47

Ardi Jokoaren aurkezpena. (Aiako Udala)

Urtarrilaren 31n jakinaraziko dute Landaola Sarien irabazleak zein diren.

Landaola Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak landa garapen proiektuak aitortzeko Landaola Sariak antolatu ditu. Aurten erakunde publikoen proiektuen kategorian Aiako Udala da saria lortzeko hautagaietako bat, Aiako historia eta kultura ezagutzeko sortu duen Ardi Jokoarengatik. Aiako Udalarekin batera, erakunde publikoen saria jasotzeko hautagaiak dira: Hondarribiko Udalaren Botikako agroaldea, Antzuolako Udalaren Mendiko Larre proiektua, Soraluzeko Udalaren Karakateko Dolmen Bidea eta Orexako Udalaren Orexa Bizirik proiektua.

Sari banaketa urtarrilaren 31n izango da, Itziarko Burugorri eraikinean, eta orduan jakinaraziko dituzte Landaola Sarien irabazleak.

Lau ataletan banatuta
Landaola sariak lau ataletan banatuta daude. Ade batetik, erakunde publikoen nahiz pribatuen proiektuak sarituko dira; bestetik, erakunde edo norbanako baten ibilbidea aitortuko da, eta azkenik landa eremuan emakumeen egindako lana ere errekonozituko dute. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide