Arraza anitzeko ganaduen enkantea egingo da Aian

Karkara 2019ko urt. 21a, 10:15

11:00etan hasiko da enkantea, Aiako Ibarrola auzoko Testaje Zentroan.

Aiako Testaje Zentroan arraza anitzeko ganaduen 5. enkantea egingo dute, igandean. 10:30ean ganaduaren aurkezpena egingo dute, eta lau arraza aurkeztuko dituzte bertan: Limusin, Blonda, Txarolesa eta Pirenaika. 11:00etan hasiko da enkantea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide