Irudietan: Aiako harri-jasotze jaialdia

Karkara 2019ko urt. 20a, 16:58

Gaur eguerdian lau harri-jasotzailek marka saiakerak egin dituzte Aiako dema plazan

Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra 188 kiloko kubikoarekin jardun da lanean, eta hiru jasoaldi eman dizkio. Julen Diez arabarrak bi aldiz jaso du 207 kiloko errektangularra, eta Aimar Galarraga oriotarrak 235 kiloko errektangularrari jasoladi bat eman diot. Bestalde, Ortzaikako Gorka Etxeberriak 190 kiloko errektangularrarekin egin nahi zuen marka, baina lehen ahaleginean harriak ihes egin dio, eta hurrengo saiakeretan ere ezin izan du jaso.

Argazkiak: Ibon Errazu

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide