Irudietan: Bertso saioarekin eta erromeriarekin abiatu dute sagardo denboraldia Izetan

Karkara 2019ko urt. 19a, 13:00

Atzo gauean abiatu zuten sagardo denboraldia Izetan, eta jai giroa izan zen nagusi. Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzalluz bertsolariek zabaldu zuten txotxa, eta bertso saioaz gain, Izer eta Alabierren doinuekin erromeriaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

Argazkiak: Ibon Errazu

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide