Lardizabal Eskolak urtarrilaren 28tik otsailaren 2ra irekita izango du izena emateko epea

Karkara 2019ko urt. 18a, 13:30

Ikastetxea ezagutu nahi duten gurasoek hitzordua eskatu dezakete eskolan bertan.

Aiako Lardizabal Eskolan matrikulatzeko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 2ra izango da zabalik. Arduradunek jakinarazi dute, eskola ezagutu nahi duten gurasoek hitzordua eskatu dezaketela, eta modu horretan ikastetxea eta hezkuntza proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dutela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide