Errege eguneko Aristerrazuko erromerian aldaketa egon da

Karkara 2019ko urt. 3a, 11:35

Argazkia: DV

Iñaki Laja eta Andoni Larrañagak eskainiko dute erromeria

Igandean, hilaren 4an, Errege eguneko erromeria egingo dute Aristerrazun. Kupela taldeak eskaini behar zuen kontzertua baina azkenean Iñaki Laja eta Andoni Larrañaga igoko dira oholtza gainera, eta saioa eskainiko dute 18:30etik 21:00etara.

Andatzako Erromeria Elkarteak emanaldira gonbidatu dituzte herritarrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide