Izer eta Alabier trikitilariek Urte Zaharreko erromeria eskainiko dute larunbatean, Aristerrazun

Karkara

Urte Zaharreko Erromeria izango da larunbatean, Aristerrazun.

Saioak ordutegi berezia izango du, 19:30etik 22:00etara izango baita.

Abenduaren 29an, larunbatarekin, Urte Zaharreko Erromeria egingo dute Aristerrazun, eta Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira oholtza gainera. Saioak ordutegi berezia izango du, 19:30etik 22:00etara izango baita.

Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu dituzte, 2018 urtea trikitiaren erritmoan dantzan agurtzeko.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide