Zingiran festa izan zuten atzo udazkena agurtu eta neguari ongi etorria emateko

Karkara 2018ko abenduaren 22a

Zingira eskolako ikasle eta gurasoek festa egin zuten atzo, ostiralarekin, udazkena agurtu eta neguari ongi etorria emateko. Jan-edanaren ondoren, haur eta gurasoen arteko desafioari ekin zioten (herri kirolak eta jolasak). Gero , atzean utzi nahi dituzten gauzak paperean idatzi eta sutara bota zituzten; eta bukatzeko, urte berrian erakarri nahi dituzten emozioak ere idatzita laga zituzten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide