Abenduaren 30ean, igandea, Afrikako argi-ilunak ikuskizuna eskainiko du AFNDanza taldeak. Aiako Dema plazan izango da Elisabeth Michotek zuzendutako saioa, 12:00etatik aurrera. Bi zati izango ditu emanaldiak, musika, dantza eta antzerkia uztartuz: lehenengoan, dantza garaikidea egingo dute, oihaneko bizitza ardatz gisa hartuta, eta bigarren zatian, dantza teatralizatua eskainiko dute, emakumezkoen ablazioa salatzeko.
AFNDanza taldea Mbabazi Joanak, Yiga Davidek, Wasswa Swaibu Semwogerek, Kalule Michaelek, Mukabi Jeremiahek eta Musisi Paulek osatzen dute. Bizitzak salbatzeko musika dinamikaren barruan prestatu dute Afrikako argi-ilunak emanaldiaren bidez, Ugandako haur umezurtzei beren herrian etorkizun bat izaten laguntzeko asmoz.