Ikusgai da Aiako XIII. Argazki Lehiaketako lanen erakusketa

Karkara 2018ko urr. 16a, 15:44

Aiako argazki erakusketa. Artxiboko argazkia.

Urriaren 16tik azaroaren 1era arte izango da zabalik argazki erakusketa.

Ohiturari jarraituz, Aiako XIII. Argazki Lehiaketako lanen erakusketa zabaldu dute Aiako Kultur Etxean. Urriaren 16tik azaroaren 1era arte izango da irekita eta hurrengo ordutegia izango du:

Astelehenetan eta ostiraletan 09:00etatik 12:00etara, eta 15:30etik 18:30era.
Astearte eta ostegunetan 15:30etik 17:30era.
Asteazkenetan 09:00etatik 12:00etara, eta 15:30etik 17:00etara
Urriaren 28an eta azaroaren 1ean jai eguna izango da, eta 11:00etatik 13:00etara izango da zabalik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide