Mirari Azpiroz Otegi erizain aiarra urriaren 15ean Ugandara joango da boluntario gisa, Mukwano Lagun elkarteak Afrikako herrialdean duen egoitzara. Hori dela-eta, joan aurretik material bilketa egin nahi du Aian, eta telefono mugikor smartphonak, jostailu ez elektronikoak edo pilarik gabeak, haurrentzako udako arropa eta haurrentzako oinetakoak bildu nahi ditu.
Material bilketa Aiako Kultur Etxean egingo du Azpirozek, eta jakinarazi du 09:00etik 12:30era eta 15:30etik 19:15era izango dela zabalik kultur etxea, eta bilketa ostegunean 18:00etan amaituko dela.
Horrez gain, aiarren batek diru-laguntzaren bat eman nahiko balu, Mirari Azpiroz Otegi aiarrarekin jarri beharko luke harremanetan sare sozialen bidez.