Urriaren 12tik 14ra Jolascamp ekimena egingo dute Zingira Kanpinean

Karkara 2018ko urr. 8a, 16:14

Jolascamp kanpaldi topaketa bat da, eta antolatzaileen asmoa da parte-hartzaileek hezkuntzari eta hazkuntzari buruz hausnartzea hiru egunetan zehar.

Jolascamp ekimena Haziz Hazi Hezkuntza, Haziera eta Bidelaguntza sareak antolatu du bigarrenez, eta aurten Zingira Kanpinean egingo da. Antolatzaileen asmoa da parte-hartzaileek hezkuntzari eta hazkuntzari buruz hausnartzea hiru egunetan zehar. 

Parte hartu nahi dutenek, info@zingiracamping.com helbidera idatzita erreserbatu behar dute tokia kanpinean, eta ondoren jolascamp@gmail.com helbidean erreserbaren berri eman beharko dute.

Ekimenaren inguruko informazio osatua eskuratu daiteke Haziz Hazi elkartearen webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide