Aiako Kultur Etxeak Arabara irteera antolatu du

Karkara

Aiako Kultur Etxea. (Aroa Fernandez)

Urriaren 9an egingo dute txangoa, eta parte-hartzaileek Aguraingo azoka, Araia herria eta Zumarragako Antioko ermita ezagutuko dituzte.

Aiako Kultur Etxeak egun pasa antolatu du urriaren 9rako. Txangoan parte hartzen dutenek, Aguraingo azoka ezagutuko dute, Araian bazkaldu eta arratsaldean Zumarragako Antioko ermita bisitatzea da asmoa.

Irteera osoaren prezioa 35 eurokoa izango da, bazkaria barne, eta txangoan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Aiako Kultur Etxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide