Ostiralean irekiko dute Aiako Kultur Etxea

Karkara

Aiako Kultur Etxea. (Aroa Fernandez)

Irailaren 14ra bitartean udako ordutegiarekin jarraituko du kultur etxeak, 08:00etatik 14:00etara izango da zabalik.

Udako oporraldiaren ondoren, Aiako Kultur Etxeak abuztuaren 31n, ostiralean, irekiko ditu ateak. Dena dela, irailaren 14ra bitartean udako ordutegiarekin jarraituko du, eta 08:00etatik 14:00etara izango da zabalik. Irailaren 17tik aurrera, hurrengoa izango da ordutegia: 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 19:15era. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide