Hegazti sarraskijaleen erakusketa zabalduko dute Iturraranen

Karkara 2018ko abu. 23a, 11:15

Abuztuaren 29tik urriaren 9ra arte egongo da zabalik erakusketa, 10:00etatik 14:00etara.

iberiar hegazti sarraskijaleen inguruko erakusketa zabalduko dute datorren astean Aiako Iturraran parkean.

Naturako materialen birziklatze lanean duten parte hartzea dela eta, ekosistemetan paper garrantzitsua jokatzen dute hegaztiok, "askotan onarpenik izan ez arren". Ramon Aranbarrik eta Mario Bregañak mendi garaietako eremu bakartietako ikur diren espezie horien hainbat alor landu dituzte, eta irailaren 2an eta urriaren 7an bisita gidatuak eskainiko dituzte gazteleraz, 11:00etatik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide