'Izar-malkoak', Iturrarandik

Karkara

Astronomia zale ugari bildu zen atzo Iturraran Parketxean, Lorenzo Deunaren izar-malkoen efemeridea aitzakitzat hartuz. Cristobal Hueso adituak, ikusgai dauden konstelazioak aipatuz, espazioan barrena bisita gidatua burutu zuen. Ondoren, fenomeno astronomiko hartaz naturan gozatzeko aukera paregabea izan zuten bart gaueko ekimeneko partaideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide