Zeruko 'Izar malkoak', ikusgai gaur Iturraranen

Karkara 2018ko abu. 11a, 13:42

Parketxetik adierazi dutenez, Izar malkoa deritzon fenomeno astronomikoa ikusteko eskuragarri zeuden plazak beteta egon arren, jendeak badu aukera Iturrarango zonaldetik zeruko pertseidak ikusteko. 

Iturrarango Parketxeak gaurko, hilak 11, antolatu duen bisita gidatuan parte hartuko dutenek, Cristobal Hueso astronomoaren gidaritzapean, konstelazioak eta pertseideen izar jarioa ikusteko aukera izango dute, 21:30etik aurrera. KARKARAk argazki bilduma bat argitaratuko du gaur gauerako. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide