Larunbatean hasiko da Aiako Gazte Festa, herri kirol lehiaketarekin

Karkara 2018ko abu. 1a, 17:14

Larunbatean, hilaren 4ean, ekitaldi ugari izango da bizilagunen eta bisitarien gozamenerako. Jai Batzordeak antolatutako Gazte Egunak, ezbairik gabe, motorrak berotuko ditu Aiako Herriko Festei begira (abuztuak 6 eta 10 bitartean).

EGITARAUA

Abuztuaren 4a, larunbata

- 11:30. Auzo arteko herri kirol lehiaketa. Taldeak: Andatza, Santio Erreka-Arrutiegia; Urdaneta-Elkano; Etxetaballa; Aia kaskoa; Australia Team. Talde garailearentzat, 300 euro.
- 14:30. Paella lehiaketa herrikoia. Sarrera, 10 euro (Gazte Eguneko kamiseta opari). Oharra: paellak 14:30rako egina eta entregatuta egon behar du. Antolakuntzatik, arroza, olioa, gatza, edaria, kafea eta txupitoa jarriko dira. Parrilak ere piztuta izango dira haragia ekartzen dutenentzat. Talde bakoitzak bere sua, kazuela eta prestatzeko behar dituen bestelako tresnak eraman beharko ditu.
- 18:30. Elektrotxuflaren musika ibiltaria herriko tabernetan zehar.
- 23:00. Kontzertuak: Ze Esatek, Skasti, Bad Sound System.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide