Santio Erreka auzoko Aranguren baserriko Antxon Larrartek duela 44 urte 12 arrobako ingudearekin apustua irabazi zuen auzotar baten aurka, Aian. Ingudea berea ez zenez, 13 arrobako beste ingude bat eskuratu zuen; eta urte horretan bertan, Santio Jaietan 13 arrobako bere ingudearekin erakustaldia eman zuen Larrartek frontoian. Gertakari hori gogoratu dute gaur eguerdian Joseba Ostolaza eta Imanol Illarramendi Kortaberri harri-jasotzaileek Santio Erreka auzoko jaietan, Larrarteren 13 arrobako ingudearekin erakustaldia eginda. Bi harri-jasotzaileak bat etorri dira eta ingudea "benetan pisutsua eta astuna" dela esan dute.
Publikoaren artean zen Antxon Larrarte ere, eta gustura hartu du auzotarrek egindako aitortza.