Bihar hasiko dira Santio Errekako festak

Karkara 2018ko uzt. 24a, 15:47

Bihar, hilaren 25ean (Santiago Eguna), herri kirol jaialdia egingo dute eguerdi partean, auzoko pilotalekuan. Lehenago, goizeko 10:30ean, ohiko meza egingo da, eta, ondoren, auzoko erretiratuen hamaiketakoa Portu erretegian.

Santio Jaietako egitaraua

Uztailak 25, asteazkena
- 10:30. Meza.
- Ondoren. Auzoko erretiratuen hamaiketakoa Portu erretegian.
- Jarraian. Herri kirol jaialdia.

Uztailak 26, osteguna
- 10:30. Meza

Uztailak 27, ostirala
- 23:30. DJ ibon.
- Goizaldean, oilasko biltzea.

Uztailak 28, larunbata
- 16:00. Mus Txapelketan izena ematea.
- 16:30. Mus Txapelketa.
- 22:00. Bertso saioa: Jone Uria, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sustrai Colinarekin. Gai jartzailea Jon Agirresarobe Torrotxo.
- 00:00. Abiba Disko Jaia.

Uztailak 29, igandea
- 10:30. Umeentzat jolasak.

Uztailak 30, astelehena
- 19:00. Elortza, Larra eta Leta trikitilariak.
- 21:00. Oilasko Biltzeko Afaria Portu Erretegian. (Txartelak txosnan izango dira salgai)
- Ondoren. Elortza, Larra eta Leta trikitilariak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide