Asteburu honetan ere musikaz blai egingo da Zingira Kanpina. Ostiralean, Tormenta en el Jardin taldeak folk-pop musika eskainiko du. Larunbatean, Txalamakok txalaparta saioa emango du, eta igandean Ogsum eta Buterflai taldeek eskainiko dute kontzertua.
Zuzeneko kontzertu guztiak 19:00etan hasiko dira.