Abuztuaren 4an, Gazte Egunean, paella lehiaketa egingo dute Aian, eta bertan parte hartzeko sarrera salgai daude 10 erotan, Arruti jatetxean. Gainera, txartela erosten dutenek, Gazte Eguneko kamiseta opari izango dute.
Antolatzaileek jakinarazi dute paellek 14:30erako eginak eta entregatuak egon beharko dutela. Antolakuntza taldeak arroza, olioa, gatza, edaria, kafea eta txupitoa jarriko ditu, eta parrilak ere piztuko dituzte haragia ekartzen dutenentzat. Dena dela, talde bakoitzak bere sua, kazuela eta paella prestatzeko behar dituen beste osagaiak eraman beharko ditu.