Hasi da Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa Andatza auzoan

Karkara 2018ko uzt. 22a, 11:58

11:30ean ekin zaio Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketari Aiako Andatza auzoko zelaian. Lehen multzoko parte hartzaileak ari dira dagoeneko belar mozketan. Bigarrenekoek, 12:30ean hasiko dute lehia.

 

Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa jokatzen ari dira Aiako Andatza auzoko zelaian. Hamar segalarik eman dute izena norgehiagokan, eta bi multzotan banatuta jokatuko dute. Lehen multzoko parte hartzaileek 11:30ean ekin diote saioari, eta bigarren multzokoek 12:30ean.

Multzo bakoitzetik, 30 minututan belar gehien ebakitzen duten bi segalariak abuztuaren 6an Asteasun finala jokatzeko txartela lortuko dute.

Hurrengoak dira parte hartzaileak:

1.MULTZOA
Julen Gabirondo Izeta
Jon Kanflanka Ezkurra
Iñigo Mercader Soroa
Jon Otegi Odriozola
Jesus Mari Ormaetxea Telletxea

2. MULTZOA
Jokin Etxeberria Peñagarikano
Suharri Irazustabarrena Arbelaitz
Mikel Berekoetxea Zuasti
Iban Pardo Andres
Eneko Bilbao Goiri

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide