Arraza anitzeko ganaduen enkantea egingo da igandean Aian

Karkara 2018ko uzt. 20a, 18:02

10:30ean idiskoen aurkezpena izango da. 11:00etan enkanteari hasiera emango zaio Ibarrola auzoan.

Igandean, uztailak 22, Arraza Anitzeko Ganaduen Hirugarren Enkantea egingo da Aiako Ibarrola auzoko Testaje Zentroan.

Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira bertan: Limusin, Blonda eta Pirenaikoa. RJ ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkantera eramango da.

Goizeko 10:30ean hasiko da jardunaldia, idiskoen aurkezpenarekin. Ondoren, 11:00etatik aurrera enkantea izango da protagonista.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide