Uda sasoian bete-betean murgilduta dago Zingira kanpina, eta musikaz bustitako asteburua antolatu du. Alde batetik, gaur 19:00etatik aurrera Arrutiko intxaurrak bakarlari zarauztarrak zuzeneko saioa eskainiko du. Bihar, larunbata, Bossa Nova arratsaldea antolatu dute, eta Brasilen jatorria duen musikan murgilduko ditu bisitariak Duo Samambalak musika taldeak. Bestalde, igandean Ander Bilbo igoko da Zingirako oholtza gainera.