Amaitzear da Zarauzko Frontoi Txikiko Emakumezkoen X. Paleta Txapelketa, eta bihar, 18:30etik aurrera, aurtengo azken bi partidak jokatuko dituzte. Aurrena 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute, Ekhiñe Balerdik eta Garazi Urdangarinek eta Mirian Arrillaga eta Ane Arteagaren aurka.
Ondoren, finaleko partida izango da, eta Garazi eta Nahia Eizmendi aiarrek, Miren Larrarte eta Itxaso Erasunen izango dituzte aurkari. Garazi Eizmendiren esanetan "partida gogorra izango dela aurreikusten dute, "aurkariak oso onak" direla uste baitute. Dena dela, Aiako ahizpek ez dute esperantzarik galtzen, udan hasi zenetik hiru pala txapelketa irabazi baitituzte.
Eguraldi txarra egingo balu, partidak Zinema pilotalekuan izango liratezke, Frontoi Txikin beharrean.