Gozategi taldeak kontzertua eskainiko du Aian, abuztuaren 7an

Karkara

Asier Gozategi trikitia jotzen.

San Donato eta San Lorentzo jaietan Aiako plaza musika dantzagarriz jantziko du Gozategi taldeak.

Uda honetan ere festarik festa ibiliko da Gozategi taldea, eta Aiako festa batzordeko kideek sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, Aian kontzertua emango dute abuztuaren 7an.

Beraz, Gozategiren musika dantzagarriaz gozatu nahi dutenek San Donato eta San Lorentzo jaietara bertaratu beharko dute, abuztuaren 7an.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide