Euskal zirkua Aian da dagoeneko

Karkara

Eskola aurreko aparkalekuan muntatu dute Gure Zirkua. (Aroa Fernandez)

Iker Galartza aktoreak sortutako euskal zirkuak hainbat saio eskainiko ditu Aian, gaurtik aurrera.

Aiako eskolaren aurreko aparkalekuan muntatu dute Iker Galartza aktoreak sortutako Gure Zirkua. Euskal zirkuko kideek herritarrei ongi-etorria emateko dena prest dute, gaur arratsaldean eskainiko baitute lehen saioa. Aian izango da zirku ibiltaria igandera bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide