Dantzan abiatu zituzten atzo sanpedroak Andantzan

Karkara

Txupinazoarekin hasi zituzten bart festak, eta lehenengo eguna ondo ixteko, afaria izan zuten bizilagunek, trikiti doinuekin lagunduta.

Ondoren, gaurko eta datozen egunetako egitaraua:


Ekainak 29, ostirala, San Pedro Eguna

- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Adinekoentzat salda beroa.
- 13:00. Auzoko gazteen arteko herri-kirolak, trikitilariek girotuta.
- 14:00. Auzoko erretiratuen bazkaria.
- 18:00. Herriko pilota txapelketa.
- Ondoren. Bi talderen arteko erronka.
- 22:30. Erromeria Izer eta Alabierrekin.

Ekainak 30, larunbata.
- 12:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Trikipoteoa.
- 14:30. Triki-bazkaria Elizagoien ahizpekin. Bazkarian parte hartzeko txartelak hurrengo telefono zenbakietara deituta erosi daitezke: 660166977 (Idoia) edo 669579351 (Arkaitz).
- 22:30. Bertso saioa Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Julio Sotorekin. Gai jartzailea Unai Manterola izango da.
- Ondoren. Musika DJ Pajaritorekin goizaldera arte.
- Goizaldean, gaupaseroen argazkia.

Uztailak 1, igandea.
- 11:00. Umeentzako puzgarriak.
- 13:00. Moto-molto lasterketa.
- 17:00. Herri-kirolak eta auzoko trontzalariak: Ugaitz Mugartza eta Aitzol Atutxa trontzalariak, eta Imanol Illarramendi Kortaberri eta Gorka Etxeberria harri-jasotzaileak.
- Ondoren. Sagardo eta pintxo dastaketa trikitilariek girotuta.
- 22:30. Jon Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak.
- 00:00. Jaiei amaiera emateko traka zaratatsua.

Uztailak 6, ostirala
- 22:00etatik aurrera. Mus txapelketa. 21:30ean eman behar da izena.

Uztailak 7, larunbata
- Oilasko biltzeko afaria. Izena eman nahi dutenek 660166977 (Idoia) telefono zenbakira hots egin beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide