Giranice taldeak irekiko du Zingira Kanpineko kontzertu denboraldia

Karkara 2018ko eka. 26a, 12:30

Giranice taldea

Ostiralean irekiko dute Zingira Kanpina, eta uztailean eta abuztuan ostiralero kontzertuak eskainiko dituzte uda denboraldian.

Zingira Kanpinak ateak irekiko ditu ostiralean, eta Giranice talde oriotarrak kontzertua eskainiko du, 19:00etan hasita. Horrez gain, magiarekin zerikusia duen sorpresaren bat ere izango da irekiera festan.

Antolatzaileek jakinarazi dute uztailean eta abuztuan ostiralero eskainiko dituztela kontzertuak Zingiran.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide