Eskola kirola koordinatzeko zerbitzua esleitzeko deialdia egin du Lardizabal Eskolako Guraso Elkarteak

Karkara

Aiako Lardizabal Eskola. (Aiako Lardizabal Eskola)

Proposamenak ekainaren 25a bitartean aurkeztu daitezke aiagurasoelkartea@lardizabaleskola.net helbidean.

Aiako Lardizabal Eskolako Guraso Elkartetik eskola kirola koordinatzeko zerbitzua kontratatzeko deialdia martxan jarri dute. Lan eskaintza 2018-2019 ikasturterako izango da, eta deialdia eta baldintzak Lardizabal Eskolako webgunean eskuragarri daude.

Proposamenak ekainaren 25a bitartean aurkeztu daitezke, aiagurasoelkartea@lardizabaleskola.net helbidera bidalita. Zalantzaren bat izatekotan, helbide berera idatzi daiteke eta gurasoko elkarteko kideak harremanetan jarriko dira interesatuarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide