Igande arratsaldean denboraldiko azken erromeria egin zuten Aristerrazun. Eguraldi ederra lagun, jende dezente bildu zen hitzorduan, eta bertaratu zirenek Laja eta Larrañagaren doinuekin dantza eginez gozatu zuten.
Horrez gain, Aristerrazuko erromeriaren antolatzaileek eta erromeri zaleek Lajari nolabaiteko esker ona adierazi nahi izan zioten, urtetan egin duen lanagatik. Izan ere, Laja 16 urte zituela igo zen lehendabizikoz Aristerrazuko oholtza gainera, eta 58 urtez eskeini ditu erromeriak bertan. Aristerrazuko Juan Mari Azkueren iritziz, "erraz esaten da, baina meritu galanta du".
Aristerrazuko erromerien antolatzaile Juan Mari Azkuek eman zion oroigarria Lajari erromeria zale guztien izenean, eta Lajaren emazteari lore sorta ere eskaini zion.