Donostian herrialdeko batzarra egin du gaur goizean EAJk, eta Gipuzkoako 25 alkategai aurkeztu ditu. Bertan izan dira, besteak beste, Markel Olano, Eneko Goia Donostiako alkategaia eta Nekane Arrizabalaga Aiako alkategaia. Hautagaiei herritarrekiko "gertu" egoten jarraitzeko eskatu die Joseba Egibar GBBeko presidenteak.