Mintzalaguna ekimenak antolatuta, AEK-ko ikasleak orientazio ikastaroa egiten ari dira une honetan -igandea, ekainak 3-, Aiako Pagoetako Parke Naturalean. Goizeko 10:00etan saio teoriko labur bat jaso dute. Orain, iparrorratza eskuan, bakoitzak bere neurrira egindako ibilbideari ekingo dio. Hiru ibilbide dituzte aukeran partaideek: 1,3km; 2,7; edo 3,5 kilometrotakoa.