Giro aparta nagusitu da gaur Aiako inguruetan. Motor soinuak izan dira protagonistak egun guztian zehar.
Ia 50 partaide aritu dira Lagun Artea Eskuderiak antolatutako proban. Gipuzkoako eta Euskal Herriko Mendi Txapelketetarako baliagarri izan da ekitaldia. Asier Bidaburuk irabazi du monoplazen edo bakarlekuen atalean eta Bruno Scherer-ek, aldiz, turismoetan.
Motor soinuak goizean hasi dira entzuten Aiako herrian; 9.30etik 11.30era bitartean egin dira egiaztatze teknikoak. Lehenengo mangak eguerdiko 14.00etan hasi dira eta ikuskizunak arratsalde guztian zehar jarraitu du.
Automobilismoaren zaletuek egun zoragarri bat pasatzeko aukera izan dute Aiako aldapetan. Ez da inolako arazorik egon, izan ere, antolatzaileek ikusleak leku seguruetan kokatu dituzte eta komisarioek emandako jarraibideak bete dituzte bertara joan direnek.