Motrizitate globalaren garapena hitzaldia antolatu du biharko Aiako Kimu haurreskolak. Interesa duen edonor hizketaldian parte hartzera gonbidatu badute ere, haurdun daudenei edota 0-2 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako saioa izango dela zehaztu dute haurreskolatik. Juanjo Kintela haur piskologoak eta psikomotrizistak gidatuko du saioa bihar, 16:30etik aurrera Aiako Kultur etxean