Erromeria denboraldiarekin jarraituz, bihar, maiatzak 13, dantza egiteko aukera izango da Aristerrazun 18:30etatik 21:30etara bitartean. Mirari, Aintzane eta Lutxurdio trikitilariek joko dituzte erromeriako kantak. Joan den igandean, maiatzaren 6an, Elizagoien ahizpak igo ziren Andatza auzoko oholtza gainera.
Argazkiak: Ibon Errazu.