Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, iraupeneko ibilaldia izan zen atzo goizean (igandea) Zarauzko Zinema pilotalekutik hasita. 45, 27 edo 11 kilometroko ibilaldia osatu zuten mendizaleek, eta Aiako Urdaneta auzoan geldialdia egin zuten; indarrak hartzeko.