Erromeria hastear da Aiako Andatza auzoan

Karkara 2018ko api. 22a, 17:16

Arratsaldeko 18:30etik 21:30 arte Jone Uria eta Julene Otegi izango dira trikitia jotzen.

Aiako Andatza Auzoan Aristerrazun egingo da gaur apirilak 22 arratsaldeko 18:30etik aurrera. Andatzako Erromeri Elkarteak antolatuta, oraingoan Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariak igoko dira oholtza gainera.

Antolakuntzak erromeriara joateko gonbidapena zabaltzen diete aiar eta oriotarrei.

 

 

 
*Argazki galeria: iazko saio bateko irudiak, Andatzako Erromeri Elkarteak utzitakoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide