Ate irekiak Aiako Kimu haurreskolan datorren maiatzaren 9an

Karkara 2018ko api. 19a, 10:27

Bisita ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Datorren Maiatzaren 9an, asteazkenarekin, ateak irekiko ditu Aiako Kimu Haurreskolak barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. 

 

Bisita ordua arratsaldez izango da 17:00etatik 19:00etara.

 

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, haurreskolara jo behar da.  Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943134665.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide