Apirilaren 15ean, igandea, harrijasotze jaialdia izango da Aiako probalekuan. Bertan izango dira Iñigo Eizagirre Eiza, Mikel Lopetegi Urra, Gorka Etxeberria, Sebastien Martikorena, Josetxo Urrutia, Inhar Urruzuno eta Julio Jimenez harri jasotzaileak, eta hiru minutuko hiru txandatan kilo gehien jasotzen dituenak irabaziko du proba.
Aiako Idi Probak Elkarteak antolatu du saioa, Aiako Udalaren babesarekin. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izango du probak kontrolatzeko ardura.