Eizmendi zarauztarrak bi jasoaldi lortu zituen 200 kiloko kubikoarekin, 3 minutuko txandan; Goenatxo II.aren harria erabili zuen marka egiteko. Mendibil lasaotarrak ere bi jasoaldi lortu zituen, baina 213 kiloko errektangularrarekin, 3 minutuko txandan.
Jaialdian beste hainbat harri-jasotzailek hartu zuten parte beren erakustaldiekin: besteak beste, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi Kortaberri, Iñigo Eizagirre Eiza, Mikel Lopetegi Urra eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a.