Aiako Udalak bi lanpostu betetzeko deialdia egin du uda garairako

Karkara 2018ko mar. 22a, 16:47

Maiatzaren 2tik abuztuaren 31ra izango da lan denboraldia.

Aiako Udalak uda garaian lan egiteko bi lanposturen deialdia egin du. Apirilaren 3tik 13ra bitartean eman daiteke izena, udal bulegoetan. Aukeraketa apirilaren 25ean egingo dute, eguerdiko 12:00etan udaleko batzar aretoan. Xehetasun guztiak Aiako Udalaren webgunean, aia.eus-en, daude ikusgai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide