Lehen orduan, ostegunero herri guztiarentzat egiten duten irratsaio irekian parekidetasuna izan dute mintzagai. Gero, eskolan bertan, emakume ehiztari batek bere esperientzien berri eman die ikasleei.
Hamaika t´erdiak aldera, eskolako irakasle eta ikasleak kalera atera dira, plazan herritar gehiagorekin elkartu eta elkarretaratzea egiteko. Bertan, ikasleek eskualde guztirako adostutako agiria irakurri dute. Goiza amaitzeko, herrian zehar buelta egin dute oinez, Emakumeak aurrera! oihua artean.