Aiako Udalak etxebizitzaren zergetako hainbat hobari onartu ditu familia ugarientzat. Hobariak eskatzeko, familia ugariaren egiaztapena, familia ugariko inoren jabetzan ondasun higiezinik ez egotea eta ohiko bizilekuaren balore katastrala gehienez 180.000 eurokoa izatea eskatuko dute.
3 seme-alabako familien kasuan, %40koa izango da hobaria; 4 seme-alabakoen kasuan, %50ekoa; eta, 5 seme-alabakoen kasuan, %60koa.
Interesdunek martxoaren 28ra bitarteko epea izango dute eskaerak egiteko. Eskaria, familia liburua eta OHZ errezibuaren kopia aurkeztu beharko dituzte.