Erromeria izango da igandean Aiako Andatza auzoan

Karkara

Andatzako Erromeria Elkarteak antolatuta, Miren eta Agurtzane trikitilarien emanaldia izango da 18:30ean.

Martxoaren 4an, igandean, erromeria izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazun. 18:30ean Miren eta Agurtxane trikitilariak igoko dira oholtza gainera, eta 21:30ak bitartean dantzatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatu du igandeko saioa ere, aurtengo erromeri denboraldiaren barruan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide