Otsailaren 25ean, igandean, Taloari Kolpeka tailerra izango da Aian. 11:00etan hasiko da taloa egiten ikasteko saioa eta eguerdiko 13:30ean bukatuko da. Agorrekiko errotan izango da zita, eta alea xehatzen eta taloa egiten ikasteaz gain, berak egindako taloa txistor mutur batekin dastatzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek.
Saioan parte hartu nahi dutenek 943-835389 telefono zenbakira deitu behar dute edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi behar dute. Helduek sei euro ordaindu beharko dituzte eta 2-12 bitarteko haurrek lau euro.